Guzurretako eraso homofobua salatu daben morroi hori. Berez ez da hain arrarua pertsona batek guzurra esatia, eta gero atzera egittia. Baiña kontua (komunikabidien eragiñez) kaletarren artian zabaldu izana larrixa da: "populatxuak" errez egitten dau elkartasun absolututik lintxamendurako pasua. Ez dira gitxi halako egoeran bere buruaz beste egin izan dabenak.