"Lehenengoz aurkitu naiz, auto bila ateratzean, kalean zutik, eskuak lotu gabe, inolako mugarik gabeko lurralde zabala aurrean nuela. Sentipen estrainio bat eragin dit." Kartzelatik urten barri dan pertsonian begirada garbixa eta harritua izaten da. Hamen Jon Etxaberen "mundurako birjaiotza" eder ederra, Burgosko prozesuan ostian 7 urte kartzelan egin eta gero. Kurtsibaz 1970. hamarkadako oharrak, eta letra normalez iruzkin gaurkotuak. https://eibar.org/blogak/etxabe/miracle-3
Jon Etxabe abade burrukalarixak Lleidako Miracle monasterixuan egindako azken urtia be ez zan gozua izan: "konkordatuko" tratua amaittuta, kartzela normalera pasatzeko arriskuan zeguan (50 urteko kondenia betetzen segitzeko) eta denpora hori balizko igesaldixa prestatzen ibilli zan. Kontakizun bizi-bizixa, benetakotasunan plusakin, sasiko bizitzia zer dan erdi irudikatzeko baliotsua.
https://eibar.org/blogak/etxabe/miracle-4