@porru nik bai, aitortzen dut 🤣
@desertorea nik ere, hoi da bere erabilgarritasun haundina, ta aurrez aurreko ikusizko komunikaziotik falta zaiguna
Maiz pentsatu izan det hoi softwareetan, txatetan bateze, ez dala diseinuz gehitzen ta falta dala (xinpleki adierazteko "jaso dut", ta beste kaikukeririk esan behar ez izateko)
@porru @desertorea nik batzuetan bai, baina batzuetan bakarrik (pozten naiz zugatik, ulertzen zaitut, goraintziak).
Normalean atsegin dudala adierazteko erabiltzen dut (gogoko dut, gehiago mesedez).
Beste batzuetan mezu hori bultzatu nahi dudalako baina, euskaraz ez dagoenez, datsegit ematen diot eta jarraian itzulpena edo nire interpretazioa zabaltzen dut (gogoko dut eta gainera nik ere nire erara edo nire bideetatik zabalduko dut).
@txopi @porru @desertorea Nik ez. Nik, bakar-bakarrik, gerora errekuperau nahi doten mezu bat danian emoten dot "datsegit". Eta gero, askotan, "desdatsegit" (gorde biharrekua gorde dotenian, edo kontsultatu biharrekua kontsultatu).
@txikillana @txopi @porru @desertorea Horretarako Mastodonen "Laster-marka" aukera erabili dezakezu nahi baduzu. Web aplikazioan tutetan dagoen hiru puntuen botoiko laster-menuan dago eta Tuskyn gogoko botoiaren eskuinean. Aukera hori erabiliz ez zaio jakinarazpenik iristen dagokion erabiltzaileari. Zuretzat bakarrik diren laster-markak dira.
@aldatsa @txopi @porru @desertorea Aiba, egia! (mezu honekin probatu dut) Orduan, orain ez dakit zertarako erabili izartxoa. 😂
@aldatsa @txopi @porru @desertorea Bai, zure mezuaren laster-marka egin nuen, berau irakurri eta gero. Horretara, hori izan daiteke aldea: "datsegit" ematen diozunean, besteak jakinarazpen bat jasotzen du; "laster-marka" egitean, ostera, ez.