Ondorio deserosoetan sakonduz, Shortallek hatzamarra komunitate zientifikoaren begian sartzen du, erosotasun-alboraketak ohikoak direla seinalatuz: teoriak faltsutzeko ahalegin falta (gure teoriak baieztatzen duen ebidentzia bilatzeko zaleagoak gara); zailtasunak eta emaitza apalak saihesteko gogoa (emaitza errazak eta espektakularrak nahiago); superstiziorako joera (figuratiboki)... (1/2)
(2/2) Komite editorialak ere ez daude alboraketatik libre: zerbait baieztatzen duten artikuluak argitaratzea nahiago izaten dute, ukatzen dutenak baino. Azken finean, zientzian sistematikoki zuzendu beharko litzazkeen alboraketa hauek plazeboaren ikerketari ere zuzentzea aldarrikatzen du.
The powerful placebo: hit or myth? (Richard Shortall). In: GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. Physiotherapy Pain Association.