Jarraitu

Artikuluak euskeraz zitatzian, "et al" hori zelan arraixo deklinau?? Gaur hau idatzi dot, eta etxata soluziño txarra iruditzen. Zuzena eta jatorra behintzat bai! Zer iruditzen jatsue, intelektualilluak? "paziente kronikoek sarri adierazten duten tentsio hori azaldu nahian, “hiper-erreaktibitate” eredua proposatu izan da, estresarekin estuki lotutako muskulu aktibitate aldakorra. (1/2)

(2/2) ...Zentzu horretan interesgarria da Westgaardek-eta 1999an egindako ikerketaren erreferentzia, non lantegi batean ekoizpen-lerroko eta bulegoko langileen arteko mina eta muskulu aktibitatea erkatu ziren, mina eskakizun biomekanikoarekin baino, prezisio eta kontzentrazio gehien eskatzen zuten zereginekin lotuz."

@txikillana
Atx, latina! Vade retro! 😅
Ez nago batere ziur, baina uste dut beste hizkuntzetako espresioak ez direla deklinatzen. Bestalde, laburdurak ez deklinatzeko joera (araua?) ere badago.

Edozein gisaz, zure soluzioa aski txukuna dela iruditzen zait.

(Inteletualilluak erran ez du ba... mar mar 😒 )

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea