Asko berrerabiltzen ditut kristalezko poteak, litroko zukuenak, edo era guztietako kontserbenak. Konbutxa egiteko, kontserbak egiteko, yogurrak egiteko... Joe, ba benetan batzuetan ezin dut sinistu zenbat kostatzen den jatorrizko etiketak kentzea poteetatik. Zer jartzen diote pegamentu horri? Pegamento PNV? Botera itsasten da eta jada ez dago kentzerik? #HowDoTheyDoIt #StopPegamento
@okerreko nik alkohola erabiltzen dut. Eta batzuetan pote barruan ur beroa jarri eta itxaron apur bat pegatina kentzen ahalegindu baino lehen. Baina suposatzen dut horiek probatu dituzula.
@otsokume baiki. Alkolak laguntzen du kasu batzutan. Depende ze pegamento mota den, suposatzen dut horren arabera dela. Egin dezagun mundu mailako kanpaña bat pegamento ahulen alde! 🤣🤣
@txikillana @okerreko @otsokume @porru ai,gaizki esan dut lehen.
1 marrazarekin papera kendu.
2 pegamentuari ukendu hori eman
3 biguntzean espartzuarekin
@mikelgs @txikillana @otsokume @porru Oliba olioa eta bikarbonatoa! Zerrendan gehituko dut! 🙂
@okerreko @mikelgs @txikillana @porru kontuz marrazarekin eta azal irristakorrekin (kristala + olioa + marraza). Ezagutzen dut ospitalean nahikotxo egun eman zituen norbait atzamar bateko tendoia moztu eta gero ezin aurkitu egon zena. Sorbalda aldean topatu zioten.
@txikillana @okerreko @otsokume @porru nire bikoteak oliba olioa eta bikarbonatoa nahastuz ukendu bat prestatzen du. Horrekin pegatinak zikindu (nazkagarri samarra) eta gero bitrozeramika garbitzeko marraza(?) edo cuchilla batekin kentzen ditu. Kristalezkoak, noski. Guk egia esan ez dugu plastikozko poterik sortzen etxean (oraintxe konturatu naiz).