Bezero/kliente berben kasu xelebria, eta euskerian arau batzuen inkoherentziak. Kasu honetan, Erramun Gerrikagoitiakin ados nago. http://referentziak.blogspot.com/2022/01/guezurrezco-lexico-camuflatua-vecero.html
Txo, Erramunek postposizioak (x-tik) preposizio bezela (tik x) erabiltzeitu
@porru Batuaz bai. Baiña gero, kaletik topatzen dozu eta NORMAL berba egitten dau! 🤪Jator-jator gaiñera (Munittibarkua da).
Bere batua holakoa da ta egunerokoa gurea bezelakoa?
@porru Federico Krutwigen diszipulua da (lapurtera klasikua defendatzen zeben baturako, gipuzkeria barik) baiña gero tipuak "euskara prepositibo" horretara eboluzionau dau, bera bakarrik munduan kontra. 😀
@txikillana @porru Ez da Gerrikagoitiaren mailara iristen inondik inora, eta beste estilo bat du, baina Joseba Lakarraren idazkera ere... Irakurri ostean panzer dibisio osoak harrapatutako zigarrokinaren antzera uzten dit burua. Idazkera eta teoria xelebreen/bere aurkakoen kontura trufa egiteko idatzi du behin baino gehiagotan, baina 'serio' idazten duenean ere... tankea...
@bixardune @txikillana @porru
Horrelako bitxikerak gustuko badituzue, Josu Lavinen testuei behako bat egitea aholkatzen dizuet.
@kilkerra @bixardune @porru Lavin lapurterari fideltxoagoa (eta beraz ulerterrazagoa) da. Ez da estratosferan hain gora iritsi. 😀
@bixardune @kilkerra @porru EI!! EZ SARTU NERE LAGUNAREKIN, aditu?? 😛 https://eibar.org/blogak/orakulua/guechoko-dissidente-maitheak