Jarraitu

Aupa, 80 bat urteko lagun batendako (Erramun Gerrikagoitia txit gorena 😜 ) RSSak irakurtzeko sistema erraz bat nahiko nuke. Zein gomendatuko zenidateketekerrekete?

@txikillana gailu bakar batetik (hala bada zenetik?) ala bat baino gehiagotik irakurri nahi du bere jarioa?

@desertorea Ba gaur goizean egon gara, eta smartphonetik aritzen dela ikusi dut. Baina imajinatzen dut etxean PC bat izango duela.

@txikillana mugikorrean erabili nahi badu Feeder edo Flym oso ondo daude (Play store-an eta F-Droid-en aurkituko ditu). Ordenagailuan erabili nahi badu, GNU/Linux izatekotan Liferea edo Akregator dira onenak. Gainontzeko sistema eragileentzako ez dakit zer gomendatu.

Bietan erabili nahi badu RSS irakurle zerbitzu bat beharko du (edo opml fitxategia batetik bestera kopiatu), baina ez dut ezagutzen software librea den bat (Tiny-Tiny RSS erabiltzen dut, baina nire zerbitzarian).

@txikillana Thunderbird erabiltzen badu zure lagunak, programa honek ere RSS feedak irakurtzen ahal ditu, hedapenerik gabe.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea