Pentsamendu linguistiko azkarra: hizkuntzak sortzez erregularrak dia, baño dialektoak nahastean, handik ta hemendik hartutako erregulartasuna nahastu ta irregular bihurtze dia; hortaz, hizkuntza mugituenak (inperioz, komertzioz edo dana dalakoaz) irregularrenak dia

@porru Munduan gutxi dira hizkuntza eraiki erregularrak.

eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntz

Munduko hizkuntza gehienak aurreko hizkuntzen aldaera besterik ez dira. Irregular-erregular kontu hori, itsasoko mareak bezalakoxe zerbait ikusten dut nik. Zerbait dinamiko.

@gorkaazk
Baibai, hala da. Ni enaiz hizkuntza eraikiez ai. Euskerataz ai nintzan pentsatzen. Nere euskalkian aditz-laguntzaileen sistema erregularra da, ta batuan, euskalkiak elkartzeagatik, irregularra

@porru erregulartasun batzuk berrikuntzak direla kontu jakina da. Adibidea: gintzen (ginen) euskalki batzuetan egin den berrikuntza da.

Forma zaharragoa: ginen

@gorkaazk
Esan naetena da hizkuntzarako senak erregulartasunera bultzatze gaitula, ta sen hoi zeozergatik dakaula, bateze euskera bezelako hizkuntza eranskaritan

@porru @gorkaazk Benetan entzundako esaldia da hau, Barakaldoko umeei, udalekuetan (bizpahiru aldiz, urte desberdinetan, baina beti 10-11 urtez beherakoei):

- Komunera joan ahal garete?

(Zara-->zarete, beraz, gara-->garete)

Ez da erdarakada. Gramatika unibertsala da, lanean, eurenean legez, ume gehienen burmuinetan.

P.S.: Nire erantzuna, izan zen 'bai, zoazte ahal garete'. Badakit bekatu egin nuela. Baina ez dut mea culpa onartzeko asmorik.

Jarraitu

@bixardune @porru @gorkaazk Karteltxo bat ere bazen (Napartheidena, gaizki gogoratzen ez badut), ertzainen promozio bat Arkauten, denek unamorioan esanez: "Guek ere, txakurrak garete!!".

@porru aipatzen dituzun 2 indarrak hor daude, bai. Gai honen eta beste batzuen inguruan David Crystalek bere "Hizkuntzen iraultza" liburua irakurtzea gomendatzen dizut (Ereinen euskaraz). Oso entretenigarria eta interesgarria iruditu zitzaidan.

@bixardune @txikillana @gorkaazk

@porru @bixardune @txikillana @gorkaazk hizkuntzalaritza eta dibulgazioa maisuki uztartzen dituen beste liburu bat Lola Ponsen "El árbol de la lengua" da. Gaztelaniaren hamaika bitxikeria zuzentasun osoz azaltzen ditu edonork ulertzeko moduan eta maiz umorea baliatuz. Gustatuko litzaidake euskarari buruz honelako libururik aurkitzea!

"Garete"ri dagokionez, irudian agertzen dena esaten du Mecanoren "La fuerza del destino" abestian "tú contestasteS que no" esaten dela eta.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea