Beste behin laundu ziazuten bloke-etxebizitzako kontuekin, ea oaingoan, zailagoa da.
Euria ai du ta iragarpenak berdin aste osorako. Eztakat etxe barruan esekitzeko aukeraik ta kanpuan, eztakat iñolako estalkirik.

Ze ingoet? Euriak atertu arte itxoin arropa garbitzeko? Garbitu ta eseki, noizbait lehortuko dalakoan?

@porru autozerbitzuko garbitegirik gertu? aukera bat izan daiteke, pare bat orduan garbia ta lehorra.

@AVU_Osoro
Pentsatu enun aukera da, baño nahiagoitut kontsumo gehigarririk gabeko irtenbideak!

Jarraitu

@porru beste aukera bat komunean esekitzea izan daiteke.

@AVU_Osoro ideia ona da, hola eztalako hezetasunez hondatzen gela, baño nik ezin det hoi in bainugelan pertsona bi besteik ez dialako sartzen

@porru @AVU_Osoro

Kanpokoa betetzen zaidanean nik sukaldean zintzilikatzen dut. Etxe askotan egiten da.

Kanpoko zintzilikatzekoan babestekorik ez baduzu plastiko handi bat edo bi jarri arroparen gainean eta gakoekin ondo lotu. Nire amak egiten du betidanik eta lan gehiago da baina ez da sistema txarra.

Baineran/dutxan zintzilikatzeko tramankuluak ikusi ditut inoiz etxe batzuetan baina nik ez dut halakorik erabili.

@txopi @porru @AVU_Osoro Ez dakazu etxian gela edo pasilloren bat, puntatik puntara kable bat eskegitzeko aukeria emoten dabena? Kasu horretan, horman pare bat alcayata sartuta konpondu zeinke (tako senduakin, kargiari ondo eusteko), bihar danian ipini eta kentzeko. Bestela, esekitoki plegabliak saltzen dira.

@txikillana @txopi @AVU_Osoro
Gailua baino arazo haundigoa tokia bera da. Badakagu esekitoki mugigarria ta pasilloa ere, baño esekitokia jartzeko toki bakarra pasilloa da ta hogei zentimetroko tartea uzte du igarotzeko

@porru @txopi @AVU_Osoro Dana dala, errezena eta praktikuena, beste batek aittatu daben hori, gure amek egin izan ohi dabena: plastiko haundi bat jirau, eta pintzekin kanpoko eskegitokixan gaiñian ipiñi.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea