Jendiak ez daki ez gaixotzeko modu eraginkorrena barazki ta fruta asko jatea dala?
Lagunak harritu ite zaizkit gaixo daudenian (asko gaixotzen dabiltza, edo etengabeko gaixotasun batian daude duela aste dexentetatik) begetalak jateko esateietenian. Ta harrigarria etzait juxtu gaixotu dian hoiek fruta ta barazki gutxi jateituztenak izatea.

Ta geo ne pixukidetako bat do, Farmazia ikaste duna ta ez dituna barazkiak jaten (baterez), kaloriekin obsesionatua dona ta horreatik lau esnejogurt jate dituna egunero, koipe gutxi dutelako. Bitamina pilulak hartze ditu nahiz ta luzera kontragomendatuak izan (beak esanda), bere dieta aurrekozinatuak dia ta gehienbat urdaiazpiko ondua jateu.

Gaur migrainekin dabil ta bere soluzioa: supermerkatuko fruta zaporezko edabe bitaminadun bat hartzea, C ta A bitaminak migrainen aurka laguntze omen dute.

Jarraitu

@porru Ohar bat pixukidantzako, kalori gutxina ta bitamina gehien duten jakiak barazkiak dira zalantza gabe.

@AVU_Osoro a ba egia jajja

Halare honek eztu entzun nahi ta eztu entzungo

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea