Kaixo! Datorren asteko larunbatean (apirilak 30) Albiztur herriko udalaren areto batean Software Libre Jai bat egingo dugu: Linux instalazioak jendearen ordenagailuetan, mugikorraren sistema eragilea aldatu... horrelako gauzak. Animatzen?

Etorri nahi baduzu abisatu eta koordinatuko gara (garraioa, jatekoa...).

Gora udaberriko oporrak! Urte berria, teknologia burujabetzan pausu berriak!

Jarraitu

@mikelgs mugikorrerako zein sistema eragile? Eskerrik asko

PD: Ea animatzen naizen, "beldur" pixka bat ematen dit eta. Ezingo naiz bertaratu.

@AVU_Osoro
e/OS jarriko dit esperientzia daukan pertsona batek (denbora ematen badigu).

Ekainean beste bat egongo da seguru aski. Urtean zehar 2-4 linux party egiteko gurpila jarri nahi izan genuen martxan, ea bueltaka mantentzen dugun

@mikelgs nik hori dut begiz jota, kontua da modu "errazean" oraindik ez dagoela nire mugikorrerako. Eta horrek, pixkat frenatzen nau.

@AVU_Osoro @mikelgs nik lineage darabilt eta oso pozik. Tamalez ezingo naiz joan

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea