Nire ustez, egoera honetan, garrantzitsuena ez da #DuckDuckGO nabigatzaileak beraien erabiltzaileen jarraipena egiten uzten dion #Microsoft|i (akordio baten bidez); izan ere, pribatutasun arazo bat izan arren, beste arazo askori aurre egiteko gai da. Arazoa da informazioa ezkutatu duela, eta zer proiektu mota den kontuan hartuta, komunitatearen konfiantza ezinbestekoa duela. Jota geratuko da? Batek daki, baina oso aurrekari txarra da reviewgeek.com/118915/duckduck

@gorka_bm gaur bertan argitaratu dute eta aplikazio mugikorrari bakarrik eragiten dio. Baina mesfidatiak izateko aurrekari bat da, argi dago. Aplikazio mugikorra erabiltzen duzu?

Jarraitu

@desertorea @gorka_bm nik firefoxen bilaketa motor gisa darabilt, aukera "konfiantzazkoagorik" bai?
eskerrik asko

@AVU_Osoro @desertorea Bai, nire kasua ere hori da. Eskertuko nuke alternatibaren bat

@gorka_bm @AVU_Osoro Startpage aukera bat izan daiteke. Gogoan dut inoiz kritikaren bat entzun dudala, baina ez dut gogoratzen zergatia. Baina momentuz DuckDuckGO erabiltzen jarraituko dudala uste dut.

#Startpage startpage.com/

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea