aizue!!!!
Alemanian pet botila batengatik 0.25€ ematen dizkizute,
0.25!!!
Gaikako biltze sistemarekin, hurrengo erosketarako deskontua.
PD: Zakarrontzitik bat hartu eta ttak, 0.25€ gehiago.

@AVU_Osoro @aldatsa ez, ikur berezi bat duten edukiontziengatik aurretiaz ordaindutako 0,25 €-ak itzultzen dizkizute. Pfand deitzen da, eta sarri ez da prezioetan ageri: en.wikipedia.org/wiki/Containe

Bide batez, etxegabe asko ikus daitezke zaborrontziak arakatzen botila bila supermerkatuko makinaren batean xoxak lortzeko.

@jon @AVU_Osoro @aldatsa oker ez banago, estatu espainiarrean apirilean onartutako hondakin eta lur kutsatuen lege berrian, ontzien "deposito" sistema hau ere aurreikusita dago.

Noiz jarriko da martxan? Hori beste kontu bat da. Iberiar abiaduran bada...

Jarraitu

@gontxatorre @jon @aldatsa Eskerrik asko bioi, 2003tik dago martxan gutxienez (nire lehen aldia Alemanian) gurean jartzeke egotea...Ez dut ulertzen(interes festaren berri badut)

@AVU_Osoro @jon @aldatsa Nik, 2001. urtean Gipuzkoako Aldundiak Alemaniako hondakinak kudeatzeko ereduak ezagutzeko antolatu zuen bidaian parte-hartu nuen, eta urte horretan ere martxan zen.

@gontxatorre @jon @aldatsa Argi indarrik gabe bizitzea bezalakoa iruditzen zait, asmatua dago, funtzionatzen du..."Kandelen" lobbyak indarra eskerrak galdu zuen.

@AVU_Osoro @jon @aldatsa Ondo asmatuta ere... Beirarekin egiten zen hemen. Makina bat farratxo eginda dauzkat nik, gaztetan botilak bildu eta depositoaren dirua horretan inbertuta 😉

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea