Gomendio eske natorkizue:
Azken asteotan ezkerreko eskumuturrean min arin bat sentitzen hasia naiz eta ordenagailuaren teklatuaren eta saguaren eraginez izango dela suposatzen dut. Atzo lagun batek aipatu zidan berak hobekuntza handia sumatu zuela teklatu (bitan banatua) eta sagu (boladuna) ergonomikoa erosi zituenean. Baten batek erabiltzen du horrelako periferikorik? Merezi du horrelako baten inbertitzea ala plazeboa da? Gomendiorik (hobe haririk gabekoa balitz)?