@AVU_Osoro Seguru 1953an deskubritu zutenek baino gehiago ikusi duzuela, halere. 😁 Nor izan duzue gidari, Jeff Godart?

@txikillana Gidaria...Ile zuri bat, ez dut izena gogoan.
53 baina gehiago ikusi eta baldintza erosoagoetan ziur.

@AVU_Osoro Aranzadi galeriaren sarrera ikusi al zenuten, han urrunean? Kontatu al zizueten haren aurkikuntza nola izan zen?

@txikillana bai bai, maniki batzuk daude, eta egia esan laguntzen du tamainaren pertzeptziorako. Aranzadikoa nondik nora azaldu zuen...Ez dakit, nahiko liluratuta nenbilen azalpenik gabe ere☺️

@AVU_Osoro Ni lehenengotz, gela horretara, errekan behera ailegatu nintzen, beste leize batetik sartuta. Erabateko iluntasun eta isiltasunean (urjauzia kenduta). Egin nuen lehen gauza, kantu bat kantatzea izan zen: "Oihaneko zuhainetan". Ahoz gora, eskape librean. Hango oihartzuna! Ez dut ahazteko.

@txikillana Buff horrela iristea latza!!! A! gure gida Jack omen zen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea