Noizbait coop57.coop/eu/ ezagutu zenuen, baina ez zenuen zure dirua bertan jartzeko denbora atera
edo
oraintxe ezagutzen ari zara (suma.coop57.coop/eu/)

Aurrezki eraldatzailea jasotzen laguntzeko eskatu nahi dizuegu. Erronka handiak ditugu aurretik #batukoop57

@teketen suposatzen dut ez banku edo kutxa horrek ez daukala kutxazainik, kalean dirua ateratzeko. Nire galderak:

- Posible da txartelarekin dirua ateratzea kutxazainetan? (komisio batekin suposatzen dut).

- Posible da transferentziak egitea? (adibidez, kontu korronte hori aurrezteko erabili, baina komuna konpontzen dudanean ordainketa hortik egitea iturginari)

@mikelgs @teketen
Mikel nik ulertu nuenaren arabera, aurrezkiak gordetzeko modu bat da. Ez eguneroko operatibarako.
Iturginari ordaintzeko zure dirua eskatu behar duzu (prozesua ez da automatikoa,egun batzuk behar ditu), dirua jasotzean zuk zure kontutik ordaintzeko.
Ematen dituen interesak zure kontuari gehitu edo proiektura bidera ditzakezu.
Epe motzean behar ez dugun diruaren gordailu bezela ikusten dut nik.

@teketen
Eskerrik asko Aitor. Ulertzen dut Fiare pixka bat normalagoa dela (transferentziak egin daitezke) baina Koop57 lokalagoa? Edo ez?
@AVU_Osoro

@mikelgs @AVU_Osoro Zerbitzu kooperatiba da. Ez da banku bat, aurrezten duten eta zerbitzuak behar dituzten bazkideek egiten eta erabakitzen dute. Sustatzen diren proiektuak eraldaketa soziala bilatzen dute.

@teketen
Hori esan nahi dut. Fiarekoek bermatzen didate diru poltsa ez dutela inbertituko armetan etab. (noconmidinero dokumentala ikusi nuen aspaldi), baina Koop57 euskal herrian kokatuago dago? Proiektu zehatzagoak, bertan, bultzatzen ditu? Igual ezin didazue erantzun ez duzuelako Fiare sakon ezagutzen konparatzeko.
@AVU_Osoro

@mikelgs @teketen @AVU_Osoro
Bi tresna ezberdin dira. Nik biak erabiltzen ditut, baita @Talaioskoop gure kooperatibak.
Biak kooperatiba dira (tipologia ezberdinekoak) eta Euskal Herrian kokatuak daude. Norbanako bezala bietan aurreztu dezakezu, baina zerbitzu bankarioak (transferentziak, txartela etab.) Fiaren. Koop57n zuzenki bazkide diren proiektu eraldatzaileak finantzatzeko erabiltzen dira aurrezkiak, eta bankua ez denez autonomia handiagoa du nola finantzatu erabakitzeko

@mikelgs @teketen @AVU_Osoro @Talaioskoop Beraz, segun zein erabilera egingo duzun, bat edo beste erabili dezakezu, edo hobe dela, konplementarioki biak, guk egiten dugun bezala. 😊

@mikelgs @teketen @AVU_Osoro @Talaioskoop
Oraintxe Koop57n aurrezki kaptazio kanpainan gaude, Euskal Herrian egingo diren proiektu eraldatzaileen finantziaziorako kapital sozial funtsa handitu behar dugulako.
Erronka eta proiektu ederrak datoz.
Batzera animatzen zaituztet:
batu.coop57.coop

Jarraitu

@birasuegi kontuan dut, gauza da etxeko berriztea dela eta, gaur gaurkoz aurrezkiak urri ditudala😅

@birasuegi
Laboraleko kontua mantendu egin nahi dugula uste dut... 😅 beraz dileman gaude. Baina erabakiko dugu zeinetan ireki kontu bat. Egitean abisatuko dizuet! Lagun batzuk ere egoera berean daude, oso ondo etorri zait informazioa.
@AVU_Osoro

@mikelgs @AVU_Osoro Zalantzarik baduzu lasai deitu. Laboraleko kontua mantentzekotan, Koop57koa irekiko nuke aurrezkia bada helburu/beharra..

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea