Hitanoa praktikan jarri nahi duk/dun, baina inguruan ez zagok/zagon norekin egin? Mastodon.eus-en praktikatu nahi baduk/badun, izenaren ondoan :hikaldia: txapa jarri eta adierazi hire ikasteko gogoa!
Denon artean praktikatuko diagu/dinagu inor epaitu barik. Sartu hanka lasai asko eta barruraino.
@AVU_Osoro @desertorea nire ere hori gertatu zitzaidaan. Handik pixka batera, berriz saiatu ninduan eta agertu huen txapa. Saiatu hadi berriz eta ziurrenik agertuko duk.