Ume protogamer pare bat dittudaz, eta zaharrena hasi zan zuzenekuak, streamak eta historiak grabatzen. Gazteleraz, noski: bere erreferentzia gehixenak hizkuntza horretakuak ziralako. Eta badakizue: mundu horretan asko begiratzen jako zenbat like, zenbat segidore... Bueno, ba gazteleriakin segiduta, nik inoiz aittatu izan detsat Gaztelako esaera zahar bat: "vale mas cabeza de raton que cola de leon". Alegixa: espainolez jarduten badau, gazteleraz dabizen milloien artian hutsaren hurrengua..(1/2)

...izango dala; ostera, euskeraz egin ezkeriok, euskaldunen komunidade (askoz be) txikixaguan errezago izango dabela nabarmentzia, bere abotsa entzunaraztia, lagunak egittia.

Ez nekan esperantza haundirik nere aholkua jarraittuko zebanik. Baina hara nun, aste honetan etorri jatan poz-pozik, euskeraz hasi eta jarraitzaille bi gehixago lortu dittuala! Imajinaukozuenez, ni be pozik. (2/3)

Jarraitu

@txikillana Espero dut jarraitzaileak gurasoak ez izatea😉🤭

@AVU_Osoro Eeeez! Guretako bideojokoen mundua total arrotza da. 😁

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea