@bitoralonso Espero dezagun Ecofascismoa ez indar nagusi bezala agertzea datorren urteetan….
@izarobasurko ba ez naiz batere baikorra.
Eskuin muturra LGTBI kolektibora ere heltzeko abilezia erakutsi du (islamismoa vs. homosexualak).
Aldaketa klimatikoak eragin dezakeen migrazioaren aurrean markoa oso erraz ezarri dezakete.
@theklan @bitoralonso @izarobasurko Migrazio handiez gain, Galderrek dionak arduratzen nau gehiago. Neurri gogorrak hartu beharko dira, adibidez autoaren erabilerakin(gutxiago erabiltzera bultzatuak), hor askatasuna aldarrikatuko duten hoiek arduratzen naute.
@theklan @bitoralonso @izarobasurko ain urrutira igo gabe, emisio baxuko guneen arira ere gure herri eta hirietan sortuko da zalaparta.
Oso goian daudenekin ez dut elkarbizitzarik, nire herrikideen jarrerak arduratzen naute. Horiek dauzkat eta inguruan.
@AVU_Osoro @theklan @bitoralonso @izarobasurko may we live interesting times!
@txerren @AVU_Osoro @theklan @izarobasurko ez dakit ba hain garai interesgarrietarako prest ote nagoen 😂
@AVU_Osoro @theklan @izarobasurko autoreak arrisku bezala "gure bizimoduaren" desagerpenaren argudioa ere aipatzen du. Alegia, "salbamendu-txaluparen teoria" (denak ezin gara salbatu, beraz, "natiboen" bizia lehenetsi behar dugu).
Eta hor ezkerraren beste diskurtso bat bereganatzeko arriskua dago planteamendu arrazista diskurtso "antikolonialista" bezala aurkeztuz ("ez etorri gu kolonizatzera, gure ongizatea arriskuan jartzen ari zarete").
@AVU_Osoro @bitoralonso @izarobasurko eta arazoa, noski, aberatsenek "buldak" erosiko dituztelako orain arte bezala kutsatzen jarraitzeko. Gaur egun egiten dute enpresek (Teslak, adibidez, karbono-emisio eskubideak saltzen ditu), beraz negozioak jarraituko du, desberdintasun sozialak areagotuz baita eskubideen planoan.