Jarraitu

Etxean tokirik ez baduzu eta bizikleta kalean uzten duzunetakoa bazara. Ez gutxietxi garai bateko plastikozko zelak:
- ez du urik xurgatzen, beti lehor.
- zure bizikleta ez du erakargarri egingo eskuluzeentzat.
- mantenurik ez du behar.
- zabor gutxiago sortuko duzu.

a! kalean utzi behar baduzu normalki giltzarrapoak bizikleta bera baino garestiagoa edo parekoa behar du, sorpresak ekiditeko.

@AVU_Osoro Hurrengo zela ohosten didatenean, kasu egingo dizut. Ni, beti kalean. Bandaloen menpe...

@txikillana beste aukera bat torlojuarekin lotzea da, normalki "eskuluzea" alperra izaten da, lan azkarra nahi izaten du.

@AVU_Osoro @txikillana Ni ere garraio berdea gizarteratzen iaioa naiz: Gasteizen, 15 urtean, 10 bizikleta. Ordu eta leku desberdinetan eta giltzarrapo mota oro izanda. Ikasitakoa: salatu lapurreta baina bizikletaren ezaugarri ahalik eta gutxien emanda. Gero, biltegiko bat aukeratu. Udaltzainak pozik, zu berriz bizikletaz edonira.

@bixardune @txikillana nik 6 urte Gasteizen ikasle bezela (egunero campusera eta edonora), bizikleta bera, oraindik ez didate lapurtu.

@AVU_Osoro @txikillana Hara! Beste gauza bat ikasi dut: pitoburu galanta / oso adur txarrekoa naiz😃

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea