Gaur konturatu naiz Wikimediak baduela euskarazko mapa-zerbitzu beregain bat, OpenStreetMapetik datuak ateratzen dituena.

maps.wikimedia.org/?lang=eu#5/

Banekien Wikipedian mapa horiek artikuluetan txertatuta agertzen zirela, baina ez nuen ezagutzen webgune independente hori.

Datuak eguneratu nahi badira, OSM-n egin behar da, eta behin OSM-n eginda, sinkronizazioak denbora behar du (hilabeteak). Udaberrian euskaratu nituen Greziako izen batzuk oraindik ez dira euskaraz agertzen.

Badirudi berriro abian jarri dutela wikipediako euskarazko maparen lauzak eguneratzeko makina. Azken egunetan euskaratu ditudan izenak dagoeneko ageri dira euskaraz.
Erronka bat jarriko diot neure buruari: 5. zoom mailan ikusten diren etiketa guztiak euskaraz ere "irakurgarriak" izan daitezela:
maps.wikimedia.org/?lang=eu#5/
Txina, Afganistan eta Errusiako izen batzuk latinizatu behar ditut oraindik

Jarraitu

@asiersarasua galdera bat Asier, OSM en mapa berdinak dira?

@AVU_Osoro Bai, OSM eguneratzen dut Wikipediako mapa eguneratu dadin

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea