Gaur konturatu naiz Wikimediak baduela euskarazko mapa-zerbitzu beregain bat, OpenStreetMapetik datuak ateratzen dituena.
https://maps.wikimedia.org/?lang=eu#5/44.324/7.690
Banekien Wikipedian mapa horiek artikuluetan txertatuta agertzen zirela, baina ez nuen ezagutzen webgune independente hori.
Datuak eguneratu nahi badira, OSM-n egin behar da, eta behin OSM-n eginda, sinkronizazioak denbora behar du (hilabeteak). Udaberrian euskaratu nituen Greziako izen batzuk oraindik ez dira euskaraz agertzen.
Badirudi berriro abian jarri dutela wikipediako euskarazko maparen lauzak eguneratzeko makina. Azken egunetan euskaratu ditudan izenak dagoeneko ageri dira euskaraz.
Erronka bat jarriko diot neure buruari: 5. zoom mailan ikusten diren etiketa guztiak euskaraz ere "irakurgarriak" izan daitezela:
https://maps.wikimedia.org/?lang=eu#5/28.498/105.820
Txina, Afganistan eta Errusiako izen batzuk latinizatu behar ditut oraindik
@alexgabi @asiersarasua Alex gaizki ulertu ez banion, berak euskaratzen dituenetik "publiko" egiten direnera denbora tarte bat pasatzen da. Ez omen da zuzena.