Jarraitu

2023-ko udal bozken arira, aparkalekuak eraikiko direla irakurtzea, 1990koa iruditzen zait.
Mugikortasuna eta jasangarritasunarekin lotzea,🤯.
Adibideak:
- Errenteria
- Trintxerpe (Pasaia)

@AVU_Osoro Aparkalekuak disuasorioak izango direnean, kotxeak auzo eta bizilekuetatik kentzeko, langileek garaje pribaturik ez duten herrian, ez da horren 1990, behar bat baizik.

@AVU_Osoro Eta noski horrela, berreskuratutako auzo-espazioak, komunitarioak eta kotxerik gabekoak bihurtzen joan daitezke.

@birasuegi Kotxe jabeek auzo-espazioak guretzat xurgatzen ditugu, guztion kaltetan.

@birasuegi norbanakook erabakitzen dugu autoa erostea, autorik ez dutenei espazioa kenduz gainera.
Renfeko geltoki ondoan ikusi dudan renderra(NG ikusia) egingo bada izugarria iruditzen zait.

@birasuegi Aparkatzeko erraztasunak emateak, autoaren erabilera bultzatzen du.

@AVU_Osoro Nik Errenteriako bi proiektuak ezagutzen ditut, Renfe ondokoa herritik kotxeak urrutiratzen ditu eta trenbide ondoan jarri, Pontikakoak Barandiaran parkea kotxez hustutzen du eta kotxeak herritik urrundu. Biak beharrezkoak dira Olibet eta Pontikako herritarrentzat eta herriko kotxerik gabeko mugikortasuna hobetuko dute.

@AVU_Osoro Eta ni ez naiz batere kotxezalea, baina uste dut oztopoak jartzekotan ere errentaren arabera hasi beharko litzatekeela, eta gaur egungo herritarren beharrei epe motz eta luzeko planteamenduekin lagundu.

@birasuegi Nik oztopoak jarri baino, ez gehiago erraztea aldarrikatzen dut.
Pontevedrako alkateak zioen "Behi bat erosten duenak, bere ardura du non izan. Udala ez dago behartua lekua bermatzera".
Arazoa hau da; kotxe pribatua espazio publikoan debalde aparkatzea, eskubidetzat dugula. Eta ez da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea