Ez da oso iritzi popularra izango ziurrenik, baina ni Foru Aldundiak desagertzearen alde.

Fiskalitate ezberdintasuna, garraio eta bidesari politika eta deskontu ezberdintasuna, basogintza politika ezberdina (?), burokrazia maila gehigarria, etab... oso lurralde txikirako eta estatu egituretarako kaltegarri #utikan

@jozulin @urtzai Ez dut gaia kontrolatzen, baina jakin badakit Bizkaian Jaurlaritzak eta Aldundiak talka oso gogorrak dituztela hainbat arlotan (alderdi berekoak agintean egonda!) interes gatazkak direla eta. Horregatik, ulertzen dut diozuena.

@txikillana @jozulin nik egunerokoan sufritzen ditudanak: araban bizi baina gipuzkoan lan egin (autopistako VIAT deskonturik ez, 2-3 txartel erabili behar garraiobide publikoetarako, dirulaguntza edo errenta aitorpenetan traba eta atzeratzeak besterik ez, tramite administratiboak egiterakoan N webgune eta prozesu ezberdin, lurralde baterako balio duenak agian besterako ez...). Besteren bat bururatuko zait gerora ziur

Jarraitu

@urtzai @txikillana @jozulin Egia esan, Erkidego ikuspuntutik ez du zentzu handirik horrelako borrokak izatea (fiskalitatea, autopistak, garraio publikoa...)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea