LORTUTA!!!!!!!

Nire bigarren eskuko PIXEL 6 mugikorrean GRAPHENE OS instalatu berri dut. Oso erraza izan da eta lehen kolpean erdietsi dut.

Milesker handi bat Software Libre Zalantzak telegram taldeko kideei.

Laster LINUXTARRAK GARELAKO katean bideo tutoriala izango duzue. Zaudete adi!

#GooglegabetuGaitezen
#BurujabetasunaMugikorretan

Jarraitu

@EDERTO87 Kaixo Eder, argazkiak ongi?(hori da nire "beldurra" saltoa emateko)

@AVU_Osoro bigarren erabiltzaile bat sortu dut. Han Google Framework instalatu dut eta AURORA STORE-tik Google Camera eta Photos deskargatu ditut. Eta bi programa horiekin lehengo kalitatea dut, argazki zein bideoetan

@EDERTO87 eta etalbiltzaile berdinean ezin da eduki?
google camera jarrita pribatutasuna galtzen delako egin duzu?

Nik saltoa ematen badut, dena batean eduki nahiko nuke, gehiegi erotu gabe.

@AVU_Osoro bai, pribatutasuna mantentzearren egin dut. Trabagarria da baina pribatutasuna lehenesten dut. Egia da oso erabaki pertsonala dela. Ustet ohitzen ahalko naizela.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea