Jendearekin 1984 liburuaz hitz egiten dudanean, eta behar baino gehiagotan aipatzen dudala pentsatzen hasia naiz, beti gogoratzen dute alderdiaren leloa:
"Gerra bakea da. Askatasuna esklabotza da. Ezjakintasuna indarra da."
Nik, ordea, gehiago gogoratzen dut "2 + 2 = 5":
"Askatasuna bi eta bi lau direla askatasunez esan ahal izatea da. Hau ematen bada, gainerako guztia bere kabuz etorriko da."
Eta hirugarrenez irakurriko dudala uste dut. 🧐
@desertorea nik ez dut bukatzea lortu. (3 saiakera)
@desertorea hori eta sarriren narrazioak, korapillatu zaizkiten bi liburu.
@desertorea aspaldiko kontuak, ez dakit beste saiakerarik egingo dudan😅