11 urtez (2005-2016) soilik erabili nuen Ubuntu. 2016. urtean MacBookPro bat erosi nuen. Hasieran ez zitzaidan erakargarria egin, baina aitortu behar dut MacOS oso sistema eragile ona dela eta zer esanik ez Appleek garatzen duen Hardwarea. Trackpad ikaragarria da

Bertan, erabiltzen duda SW ia guztia librea da. Urte pare bat barru beste portatil bat erosi beharko dut eta zalantza ugari. Ubuntura itzuli nahi dut, baina Appleen Mx prozesagailuek nire atentzio osoa lortu dute. 2/2

Jarraitu

@aldakur Slimbook ezagutzen duzu? agian zure nahi/beharrak hasetzen dituzte.
Nik ez ditut probatu e!(14 urteko toshiba bat darabilt🤭)

@AVU_Osoro @aldakur Slimbook-en 6 ordenagailu ezberdin ezagutu ditut, tartean Etxepare lizeoan darabiltzagun ZERO eta ONE. Zoragarriak dira. Linuxekin guztiz bateragarriak, kalitatezko hardware-a eta salmenta ondorengo zerbitzu ezinhobearekin. Sartu euren webgunean komeni zaizun ekipoa aztertzeko. www.slimbook.es
@slimbook

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea