Jarraitu

Hodeia ordaindu behar denez,
email kontuagatik ordaintzen hastea pentsatzen...🤔

@AVU_Osoro
Nik tutanota daukat email txar gisa (en plan online denda batean erosten dudanean etab emateko, spam bidaltzen badute ez zait axola, aste asko pasatzen ditut begiratu gabe. Behin eman nien 20€ edo, igual tokatzen da beste zerbait ematea, baina aurten ez.

Eta ni.eus daukat email ona, domeinu bat ere ematen dizute baina ez naiz erabiltzen ari.

@mikelgs nik tutanota dut email bakartzat, ordaindu gabe edukiera justukoa du, doan. Horregatik ordaintzearena. Ez dut emailak aldatzen ibili nahi eta.

@mikelgs @AVU_Osoro etxean protonmail daukagu, ordainpeko bertsioa. Google erabiltzen segitzen dut oraindik tarteka, baina email nagusia protonmail.
@protonmail

@naroaelortza @AVU_Osoro @protonmail nik tutanota (Alemania) eta protonmail (Suitza) estimatzen ditut, baina ez zaizkit guztiz libreak iruditzen.

Adibidez Nextcloud erabili beharrean hodei propiorako joera dute. Eta Nextcloud jartzea errazagoa izanda beraientzat, harritzen nau marka propioa indartzeko lan horiek hartzeak.

@puntueus fundazioaren emaila gertukoa da eta horixe indartuko nuke, ez dut email zerbitzu gertuko eta herrikoiagorik ezagutzen.

@mikelgs irakurketa hori nik ez dut egin baina ados. Kontua da nextcloud integratzen duenik bada? Hori izan zitekeen @puntueus era salto egiteko arrazoi bat adibidez.

@AVU_Osoro @puntueus bua, ba ni.eus emailean hodeia ere (Nextcloud, noski) eskainiko balute, hori bai litzatekeela zerbitzu bikaina.

Gure munduan beharrezko bihurtu da emaila edukitzea, hodei pixka bat (kontaktuak, egutegia...). Beraz, beharrezkoa bada, eskubidea da.

Ordaintzeko prest nengoke ni behintzat! Hilean 10€ bada, ba hilean 10€! Nahiz eta 1GBeko hodeia izan.

@Talaioskoop eta @izarkom ari dira lanean horruntza, baina bi baino hobe hiru aukera!

@mikelgs @puntueus @Talaioskoop @izarkom Gaur gaurkoz hodeia @aisaivia ri eskerrak badut (nextcloud). Horri ere ordaindu beharko diot.

@AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom @aisaivia ah, bai? Ba suposatzen dut zerbitzariaren mantenua bi pertsonarentzat edo 15 pertsonarentzat egitea berdin kostatzen dela, ezta?

Nahi baduzue elkartuko gara kostuak banatzeko.

Izan Aisaiviaren zerbitzaria (ze suposatu dut Raspberry pi bat edo halako zerbait izango duela), edo bestela taldetxoa osatu eta gero enpresa bati eskatu ahal diogu Nextcloud bat mantentzeko guretzat.

@mikelgs @AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom

Kaixo! Nik ere emaila ni.eus erabiltzen dut. Gaur egun zegoenen artean egokiena iruditu zitzaidan. Nextcloud + Emailarena interesgarria da!

Nextclouda allsync-ekin daukat momentuz hodeia.piztulezo.eus domeinuan. Zerbait egokiagoa egin nahian baina ezin.

@aisaivia @AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom allsync zer da? Hardware izango zela uste nuen, baina software bat da? Edo beraiek ematen dizute zerbitzua?

@mikelgs @AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom zerbitzua. Hodei biltegiratze sinplea eta segurua eskaintzen dute. Herbeherearrak.

@aisaivia @AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom ez nuen ezagutzen, eskerrik asko! Eta Nextcloud da hodei hori? Ze partekatzeko eta abar (karpeta bat partekatzeko beste Nextcloud bateko jendearekin) garrantzitsua iruditzen zait.

@mikelgs @AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom bai, nextcloud zerbitzua da, eta guk piztulezo.eus domeinuarekin dugu lotuta. Behar duenak info@piztulezo.eus helbidera idatzi dezala!

@aisaivia @AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom baina ni Gasteizen bizita, badu zentzua zuekin nextcloud edukitzeak? Edo herrikoen artean sustatzea hobe?

@mikelgs @AVU_Osoro @puntueus @Talaioskoop @izarkom Bai, google erabili nahi ez duen edonork erabiltzea du zentzua. Herrikoen artean sustatzea ere da helburua, baina oraingoz badago denentzat aukera.

@AVU_Osoro @mikelgs @puntueus
Disroot ta Sindominio dazkazu. Biek dute eposta eta Nextcloud (fitxategiak, kontaktuak, egutegiak...) eta gauza askoz gehio
Nik Disrooten dakat etxe birtuala

@porru @AVU_Osoro @mikelgs @puntueus nik ere @disroot darabilt, #nextcloud-ekin primeran, eta urteko kuota ordainduz hodei potoloxeagoa izateko! ;)

@izarobasurko @porru @puntueus @AVU_Osoro @disroot horiek gehiago estimatzen ditut, baina iruditzen zait badela garaia euskaldunok Disroot edo Sindominio behar ez izateko. Zerbait propioagoa behar genuke, ahal denean. Ez dakit zehazki zeineredu eta nork, baina iritsiko da!!

@porru disrooten saiatu nintzen, ez nuen esperientzia ona izan (ez nuen asmatu).

@naroaelortza @mikelgs @AVU_Osoro Happy to hear you are relying on our privacy-first email service!

If you have any questions about any of our products don't hesitate to check our Support sections: proton.me/support and protonvpn.com/support/, or contact us on Twitter (@ProtonSupport). We also respond on other social media channels, and have very active communities on Reddit (r/ProtonMail, r/ProtonDrive, r/ProtonVPN, and r/ProtonPass).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea