Berriz ere, oso #seΓ±ormayor sentitu naiz. Eroskik jakiak eramateko poltsa termiko bat oparitu dit, eta ez dut asmatzen nola erabili behar den. Ixteko ez du kremallerarik ez ezer, eta bururatzen zaidan modu bakarra ez da ez estankoa, ezta erosoa ere... <b>Pistarik bai?</b> #sokorri #BZO

Jarraitu

@joxe Goiko gantxoak (motxilenak bezela direnak) bakoitza esku batez heldu eta birak eman, estankoa balitz bezala eta kitto. Birak eman ondoren itxi gantxoak.
Opari bada, ez espero gauza handirik jeje!

Β· Β· Web Β· 1 Β· 0 Β· 1

@AVU_Osoro Joe, baina ZERGATIK EZ DU KREMAILERA TXATXU BAT? πŸ˜…πŸ˜…πŸ˜…

motxila inpermeabletan asko erabiltzen da azkenaldian eta niri urpekaritza edo kayak egiterakoan erabilitakoen antzerakoak izan nahi dutela dirudit @joxe @AVU_Osoro

@AVU_Osoro joe, eta mondongo hori nola eskegi behar duzu bizkarrean gero? Ze gauza ezerosoa! πŸ˜…πŸ˜…πŸ˜…

@joxe zinta bat duzu bi mosketoirekin eskegita eramateko...

@AVU_Osoro bai, baina ixteko egin behar den kiribil horrek kriston mondongoa egingo du, bizkarraren kontra jotzen etengabe, ala? Bueno, probatu beharko

@joxe mondongoaren neurrian arabera gerrian jar dezakezu, kiribilak egin aurretik haizea kentzeak asko laguntzen du mongoaren neurria txikitzen.

@AVU_Osoro jummmm, tutorial landuago bat behar dut! πŸ˜…πŸ˜…πŸ˜…

@joxe puska ezina delako, poltsaren bolumena dituzun gauzetara egokitu dezakezu (bira gehiagorekin)...
Sistema ona dela uste dut.

@AVU_Osoro 'puskaezina' zer da, erronka bat, ezta? πŸ˜‚πŸ˜‚πŸ˜‚

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea