Deserosoa egiten ari zait #AldatuGidoia kanpainarekin bat egitea. Helburu orokorrarekin bat egiten badut ere, eta #EuskaraErdigunera ekartzea ildo politiko ezinbestekoa izanda, zaila egiten zait edukien eta teknologiaren inguruko hausnarketarik gabeko erroko aldaketa irudikatzea.
Sinadura Change.org bidez egitea ia, ba ez. Tresna libreak eta gure datuen esplotazio komertziala egingo ez dutenak, mesedez.

Jarraitu

@birasuegi Zoritxarrez GAFAM erabiltzea oso zabaldua dago, eta gizartean ez dut horrekiko gogoetarik ikusten. "Mundu guztiak duena/ezagutzen duenera" jotzen da.
Emaila eskatzen didatenetan gmail ez dela konturatzean batzuei 🤯.

@AVU_Osoro Bai. Eta ni gogaitzen hasi naiz, borroka bat abiatu nahi duenak beste borrokekiko itsukeriaz jokatzea gero eta onargaitzagoa egiten zait.

@birasuegi @AVU_Osoro Pantailak Euskaraz mugimendua bezala, ezta? Baina nik pantailak euskaraz oso gutxi ikusi nuen hemen sustatua eta oraingo honetan hasieratik dabil @ekintaekin .

Ez dakit, aurrerapauso bat bai iruditu zait.

Librezale txat gelan proposatu nuen kanpainarekin bat egitea eta momentuz behintzat ezezkoa erabaki da, esaten duzuen gabezia horrengatik.

Nik dilema izaten dut, ze neurritan exijitu behar dugun eta zenbat ulertu, gonbidatu, lagundu. Baina egia da feminismo... 1/2

@birasuegi @AVU_Osoro @ekintaekin 2/2 baina egia da feminismoan adibidez ez ditudala ikusten honelako mezuak:

"Animo, ahal duzuenean gizonok etxeko.arduren partea eta zaintzena hartu behar duzue"...

Irakurtzen dena da "Polla violadora a la licuadora", Rubialesen gaiarekin "seacabó"... eta abar.

Eta software eta eduki libreen gaiarekin akonplejatu egiten gara pixka bat, jende gaixoa ez dugulako estutu nahi, kontrako efektua lortuko.ote dugun... ezta? Nire mobidak dira igual

@mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro kontua da: nik ez dakit ezer sinadura bilketez. Are gehiago, pertsonalki gaia mahai gainean jartzea eta hortaz hitz egitea iruditzen zait garrantzitsua ez x sinadura biltzea. Lehen sinadura bilketa digitala da seguruenik bultzatzaile taldean nagoena eta ez dut inolako ezagutzarik gaiaren inguruan, nire gaia euskara terreno guztietara eramatea delako, ez datuen erabilera.

@mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro zuen aportazioa agian izan daiteke horretan laguntzea. Nik pertsonalki ondoan nahi zaituztet, ez aurrean. Uste dut hori jakingo duzuela. Eta niri gauza batzun inguruan pedagogia egitea tokatzen zaidan bezala agian honetan zuei tokatuko zaizue. Baina atzo esan nuena: ez sinatu baina gaia mahai gainean jartzeko kondizioak sortzen lagunduta ere ni super pozik.

@mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro nik adibidez eskertuko nuke publikoki ez dut babestuko esan beharrean email bat edo mezu bat botatzea esaten "ei, peña, hor ez egin. egin horrela sinadura bilketa, laguntzeko prest nago". Kanpainak ez du ezta webgunerik momentuz. Baliabide mugatuak ditugu, eta ez dakit horrela zer egin daitekeen. Ze sinadura bilketa herritarren babesa biltzeko tresna bat da, ez helburu bat bere horretan. Helburua jaurlaritza ta eitbren hizkuntza politikak aldatzea da.

@ekintaekin @birasuegi @AVU_Osoro Iepa, iritsi naiz etxera eta alternatiba hau prestatu dut erabili.liberaforms.org/aldatu (ez da erabiltzeko, hurrengo baterako ikusteko bakarrik da). Bete nahi baduzu lauzpabost aldiz izen eta email faltsuekin, eta bidaliko dizut emaitza gisa eskuratzen dena Eneko. Oso erosoa da.

Guztiz ados kritika egitearekin batera laguntza eskaini behar dela. Ez hain ados pribatutik esatearekin, hemen publikoki eginda dagoen inteligentzia kolektiboa hobeto profitatzen da 😄

@mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro bale, azken horretan arrazoi duzu. Bete det 4 aldi ez bereziki imaginatibotan sinadurena :)

@mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro joe, ze txukuna Mikel

Ni ere, @ekintaekin, laguntzeko prest LiberaFormsekin ite bada. Bertako hiru garatzailetako bat naiz ta osondo ezautzeizkiot xirrikituak

@porru @mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro komentatuko dut taldean. ez dakit orain landu adostu ta bereziki aurkeztuta zer egin daitekeen komunikabideetan orain dagoena aipatu delako. Baina erabakitzen dena erabakitzen dela hurrengorako argi dut nondik jo. Honi ikusten diodan arazo posible bat (ezezagutza nahiko handitik) da, zuk hobeto jakingo duzu, informazio faltsuarekin betetzea errazagoa izan daitekeela? Badago gauza hoiek mugatzeko modurik?

@ekintaekin @mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro

Change.org-en ezin da informazio faltsua sartu? Zer eskatze du pertsona bakarra egiaztatzeko?

@porru @mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro ez zuen erasoa izan nahi, zalantza bat argitzeko saiakera baizik. Esango nuke sinatu nuenean facebookekin sartu nintzela, orduan horrek pentsarazi zidan zailagoa izango zela. Baina diodan bezala ez naiz batere aditua (ezta aritua) ez datu bilketan, ez sinadura bilketetan.

@ekintaekin @mikelgs @birasuegi @AVU_Osoro

Erasoa?? Batere joe, lasai ibili nekin behintzat, enaiz defentsiban bizi, internet eztare :)

Facebooketik sartzea ez da modua iruzurra ekiditeko, kontu asko euki ditzakezulako Facebooken
Bururatzen zaiten modu errexena NANa eskatzea da. Baño... NANa ere asmatu daiteke jajaj
Tranpa in nahi dunak beti ingo du tranpa, ez bada datu biometrikoak hartze diala

@porru @ekintaekin @birasuegi @AVU_Osoro hara! Porru laguntzeko baldin badago ni momentuz alde batean geratuko naiz (edozer behar baduzu eskatu Eneko).

Hemen deskarga ditzakezu PDFan galdetegiko emaitzak. hodeia.piztulezo.eus/s/r43ArwH (Kalkulu-orri moduko bat ere eskura daiteke).

Orain dagoeneko Change esteka zabaldu bazaio jendeari, ulertuko nuke beste bat ez zabaltzea (sentsazio txarra ematen du, duplikatuak...). Hurrengoan eta listo, ezta? Change sinatuko dut nik bihar seguru aski 👍

@mikelgs @porru @birasuegi @AVU_Osoro bai, hitz egin dugu ta hori da orain arte hitz egin dutenen gehiengoaren iritzia. Asko ikasi dut gaur hala ere eta aurrerantzean kontuan hartuko dugu. Eskerrik asko!

@ekintaekin @porru @birasuegi @AVU_Osoro animo kanpainarekin!!!

Ekimen hauetan euskara txoko guztietara iristea baino, euskara "erdigunean" egotea lortu nahi da. Erdigunea une honetan Netflix modukoak izanik, eduki libreen, software librearen... gaia oso inoportunoa suertatzen da.

Kontua da software librearekin interfazeak euskaraz egoteko gaitasun handia dagoela, euskarazko edukiak (TB publikoak egiten duen guztia adibidez) Creative Commons izanda gehiago zabaltzen dela... beste ildo bat da.

@AVU_Osoro @birasuegi
Yahoo email bat izanda, vintage senti zaitezke.
Mendeek 10 urte irauten dutela irakurri nion norbaiti orain gutxi eta, alor batzutan... hala da!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea