#hazilibreak #haziak #nekazaritza
Nekazaritzan, informatikan bezala, badaude hazi korporatiboak eta hazi libreak. Multinazionalak ahalegintzen dira beraien haziak zabaltzen eta bestelakoei eragozpenak jartzen. Nekazari temati batzuk ahalegintzen gara hazi libreak ereiten eta korporatiboak gutxiago erabiltzen. Batzuetan merkatua ez dago prest eta pedagogia asko egin behar izaten dugu. Azenario horiak ez dira gaixo dauden azenarioak, gure kasuan hazi libre bateko barietate bat dira...

@AVU_Osoro @Swing ze pasada! Justu azenarioen hazia biltzea oso zaila omen da, ezta? "azenario" basatia ohikoa delako, antza denez.

Hego EHn badago EHHZ (Euskal Herriko hazien sarea), beraiekin dabiltza?

Kasualitatez duela gutxi Donibanen bazkaldu nuen eta tabernako paretan Iparraldeko antzeko elkarte baten kartela zegoen.

@mikelgs @AVU_Osoro
Bai, hala da. Azenario basatiarekin gurutzatu daiteke nahiko erraz...
Hazien sarean bazkide gara baina haziak erosteko Gipuzkoako Aleka gomendatuko nuke. Euskal Herriko hazi ekologiko asko ditu. Nekazari txiki ekologikoekin elkarlanean lortzen ditu hazi asko. Denda eta kooperatibetan ahurkitu daitezke Alekaren haziak edo beraiekin harremanetan jarriz...
aleka.eus

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea