Norbaitentzat, itsasoari begira egoteko toki goxoa da Jaizkibelgo kala bateko txoko hau; aulki bat ere jarri du. Berak ez daki duela urte batzuk zaldi batek aurreko hanka arrokako zuloen artean harrapatu zuela justu hor, eta, ezin aterata, bertan hil zela. Hilberritan ikusi genuen lehenengoz, eta agonia transmititzen zuen irudiak. Denborak eta itsasoak aspaldi ezabatu dituzte zaldi haren arrastoak. Nik, ordea, pasatzen naizen guztietan gogoratzen dut. Toki beraren zein esanahai desberdinak.

Jarraitu

@cartonve Aulkiak duen orientazioarekin ez da itsasoa ikusten lepoa biratu gabe. Espero dut hor ez utzi izana aulki hori.

@AVU_Osoro arrazoi duzu. Ni nindoan itsasoa ikustera eta autoengainatu egin naiz😅.
Aspldi joan gabea hara, ez dakit noiztik egongo den aulkia.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea