Gaur goizeko albistea da Altxerrik ateak itxiko dituela abenduaren 31n. Pena.
Aurrera begira jarri beharko gara hirian dauden gainerako kulturgune ez publikoak mantendu eta indartzeko.
Bestela, denak ez dakit, baina gehiago erori egingo dira.
Dabadaba, adibidez
@AVU_Osoro @iturri
Are gehiago, estrategia baten ondorioa da hau:
EAJ: bertako herritar xumeak kanporatzen baditu Donostiatik eta alfonbra gorria jartzen badie aberatsei, boto gehiago jasoko du
PSE: bertako herritar xumeak kanporatzen baditu Donostiatik, euskal identitatea lausotzen joango da hirian, baita euskara ere. Beraz, maniobra borobila
@AVU_Osoro @iturri Alkatea baino lehenagotik naiz donostiarra eta nik bezala donostiar askok sentitzen dugu hiria lapurtu digutela, batez ere oraingo alkate eta zinegotziek (PNV-PSE). Gero eta donostiar gehiagok bere herritik alde egin beharrean daude, udal polititikek gehiago egiten dutelako kanpoko aberatsen alde.
Ez esan donostiarrek aukeratu dutela. Dirudunak ez garen donostiarrok ez dugu nahi alkate hau