Gaur #greba eguna.
Ados @mikelgs-k aurreko astean esandakoarekin: "Irakasleok (administrazioetako langileok) greba egin dezakegu, diruz gaizki ez gaudelako eta ez dugulako arriskurik, beste enpresetan bezala, kaleratuak izateko edo kontraturik ez berritzeko greba egiteagatik."
Agian horixe da greba egiteko arrazoirik onena: guk greba egitea, beste batzuek egiterik izango ez dutelako.
@desertorea @Alex bai... baina.
Igual da ez naizelako aktibo sindikatu batean, baina greba deialdiak eginda datozkigu eta mekanikoki egiten ditugu (lankide batzuek ez...).
Aurrrkoan gure ikastolan greba bilera binkulanteak aipatu genituen. Nire ustez horretara itzuli behar da.
Edota gurasoak eta umeak manifestaziora gurekin etortzeko animatzera.
Edota greba egin beharrean lanera joan eta 2-3 eguneko soldata erresistentzia kutxa batean gorde. 2-3 urtetara greba mugagabea.
Greba hobeak...
@izarobasurko @Alex @desertorea @mikelgs
Nire errealitatea:
- Greba egitearen argudioa β
- Greba aurreko girotze lana β
- Lan egiten dudan institutuan, greba loteslea ez bozkatzea π
- Nire errealitate ekonomikoa dela eta ezin greba egitea πππ.