2023ko Abenduak 22;
"Back to the future I" atentzioz ikusi dudan lehen aldia (44 urte), nire inpresioa,meh!

@AVU_Osoro herejea! Hurrengo ‘The Goonies’i errespetua falta eta muturrekoka hasi beharko gara. Lehen abisua. Garaiko betaurrekoak jantzita ikusteko dira, aizu ;)

@txikillana @AVU_Osoro ala!!! Mastodonetik banoia! Ezin neike honenbeste desadostasunegaz. Indarkeria kulturala da hau! ‘Conan The Barbarian’ besteren batek mantzilatu zain geratuko naz eta urte bukaera edarra emongo nazue.

Jarraitu

@bekereke @txikillana hori ere ez dut ikusi, stars wars ere ez...

@AVU_Osoro @bekereke Jajaja... Conan nik ere ez... salbu eta TBn duela gutxi ikusitako zatitxo batzuk... Horrek ere gaurko standard gupidagabeak pasatuko ez lituzkeelakoan nago. 🤣 Hori, karton piedrako kobazuloa ez aipatzearren... 😆 Eta zuk Bekereke, zer egitten dozu ba? Ikusi ez, buruan gaztetako irudi immakulatua gordetzeko?? 😂

@txikillana @AVU_Osoro kar-kar-kar hori da! Barruko umia nahiku azaliam gordeten dot eta dosi gitxika ikusi ixan doraz. Semiakin aurrerakuan ‘Ghostbusters’ ikusi neban eta edarra! Ondo zahartu da gero!! Aldiz ‘The Never Ending Story’ beste mutirrin dago: ikusi eta txarto zahartu dala ohartzia… snif. ‘Bladerunner’ sekulako ikusgarrijen dago, maitxe dot girotze ilun, heze eta dekadente hori. Nobela baltza androidiakin, latza!! Aldiz, “Dune” zaharreko efektuak be txarto zahartuta

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea