Jarraitu

@Ionliz @theklan ni lasai nago, Espainiaz ari da. Nahiz euskaraz idatzita egon.

@AVU_Osoro @theklan inondik ere, euskal arrazari buruz ari dira, eta euskal herriari buruz

@Ionliz @AVU_Osoro ze albiste ona! Adimen Artifiziala erabilita sortu nuen Olentzeroren irudia erabili dute euren propaganda nazirako. Eskubidea dute (domeinu publikoan dago), eta interesgarria da ikustea hedatzen ari dela euskal mitologiako iruditegi hori!

@theklan @AVU_Osoro kuriosoa, tradizioaren defentsan adimen artifizala erabiliz

@theklan @Ionliz @AVU_Osoro Oso zaila iruditzen zait euskonaziek erabiliko zutela aurreikustea, baina bikaina litzateke irudiak txiki-txikian borrelako ikurtxo bat balu: :antinazi:, :anarkherria:, :antifaxista:, :mastodonantifaxista:, :naziez:, :trans: :bisexual:, :bibihotza:, :gaysper:... Trolingatzako maisu-lana litzateke 😆

@theklan @Ionliz @AVU_Osoro Olentzero bera ere ikur antifaxistatzat hartu dezaket, baina izugarria litzateke naziek nahi gabe beren propagandan eaplizituki haien gorroto diskurtsoaren aurkako ikurtxo bat inprimatu izana

@aldatsa Buaaa, ze ideia tzarra! Portzierto, osten jarrita, ikurrina daukan gizonaren irudia ere ostua da @theklan @Ionliz @AVU_Osoro

@Ionliz @AVU_Osoro @theklan nik kalean ikusi ditut zehazki nire auzoan, ta lauburuaz aparte (gure arbasoen mendekua jartzen zuen) Hitlerren pegatina bat ikusi nuen eskua altxatuta eta jartzen zuen: Hitlerrek arrazoia zeukan, Euskal Herria euskal herritarrentzat 🫠

@mireiaisturitz @Ionliz @AVU_Osoro @theklan Beno, eboluzionatuz doaz outing-ean. Duela urte batzuk Arruetarren koadro kostunbristak erabiltzen zituzten eta nahasgarria izan zitekeen. Iruditeri horrekin, dena argiago.

@txikillana @mireiaisturitz @Ionliz @AVU_Osoro familiaren laudorioa egiten zuten. Nik inkesta bat egingo nuke, ea zenbatek duten familia ugaria pegatinak jartzen dituztenen artean.

@Ionliz @txikillana @mireiaisturitz @AVU_Osoro esango nuke gehienek aspaldi ez dutela larrua jo. Feminismoaren erruz, noski.

@Ionliz @theklan @mireiaisturitz @AVU_Osoro Noski. Eta haiek egin behar diete haurrak euskal emakume horiei. Mamadourekin edo Leandro Héctorrekin binatu ez daitezen. 😂 "Joaquín el Necio" bezala. youtu.be/y9kOLnYzQ-I?si=Zz3gzk

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea