@gontxatorre Gero eta egunkari gehiago egiten ari dira. ez dut uste legala denik. Norbait agintean?
Momentuz boikot denei!
@inakialegria @gontxatorre nik esango nuke legala dela. Hau da, webgunea ez izatea bezala, legala da sarean ez egotea.
@theklan @inakialegria @gontxatorre Iñakirekin nago, ez dut uste legala denik, baina bitartean nahi dutena egiten dutenez... ez dut ulertu legala izatearena (webgunea ez edukitzea bezala), Galder, azalduko zenidake beste modu batean?
@desertorea @inakialegria @gontxatorre ba norbaitek esaten badizu: ez baduzu ordaintzen, ezin duzu nire webgunea irakurri. Ba ondo, legala da. Badago modu bat doan ikusteko: cookie hauek onartzea. Eta zer irabazten dute eurek cookie horiekin? Ba prezioa jarri diote, nahiko argi.
Zerbitzu pribatu bat izanda (Diario Vasco da), kobratu dezakete webgunea irekitzeko.
@desertorea @inakialegria @gontxatorre beste gauza bat da, harpidedun bazara pentsatzea cookierek ez dagoela... ez dakit posible den login egitea cookie bat sikiera izan gabe horretarako.
@theklan @inakialegria @gontxatorre ados, ulertuta. Baina ez dut uste horrela denik, horrek dirua dutenen pribatutasuna bermatzea ekarriko lukeelako, eta gainerakoena ez.
RGPD legearen arabera, hiru aukera edo, gutxienez, bi eskaini behar dira:
* Cookie guztiak onartu.
* Soilik beharrezkoak diren cookieak onartzea (edo lehentasunak konfiguratzea).
* Cookieak baztertu.
Beharrezko cookie teknikoak beti onartu behar dira.
@inakialegria @desertorea @theklan @gontxatorre
nik honekin ordenagailuan irakur dezaket nahi dudana.
http://gitlab.com/magnolia1234/bypass-paywalls-firefox-clean
mugikorrerako balio omen du, nire "teknoBaldar" gaitasunekin ez dut lortu oraindik.
@AVU_Osoro @inakialegria @theklan @gontxatorre antza denez mugikorrean erabiltzeko gehigarri hau instalatu behar duzu https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/bypass-paywalls-clean-d/