Norbaitek ba al du esperientzia Geocaching egiten?

@izarobasurko @theklan @AVU_Osoro uste dut jendeak munduan zehar gauzatxoak ezkutatzen dituela, parke bateko bankuaren ezpal solte baten azpian adibidez, horrelako leku sekretuak edo okurrenteak. Eta interneten esaten du non bilatu dezakezun? Edo pista batek bestera darama?

Hori da?

Zein da berez helburua? Jolastea?

@mikelgs @izarobasurko @AVU_Osoro bai, halako zerbait. Nahi dut jakin ea umeekin udan polita izan daitekeen edo ez.

@theklan @mikelgs @izarobasurko @AVU_Osoro Entzunda! Bai; familia askok egiten du umeekin. Zailtasun maila adierazita du katxe bakoitzak, beraz errezenetara jo dezakezue, frustrantea izan ez dadin. Pixkat planeatuz gero, oso esperientzia polita izan daiteke!

@eleder @mikelgs @izarobasurko @AVU_Osoro ikusten dudan guztia da aplikazio bidez, hau da, ez dago irekian, ezta?

@theklan @mikelgs @izarobasurko @AVU_Osoro Beno, kontua egin behar duzu, baina doakoa da. Gero geocaching.com/play/search orriaz jolastu ahal duzu, baina egia da web bidez errezagoa da. Neuk Androiden c:geo erabiltzen dut hasieratik, doakoa da ere.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea