Aber, ulertzen dut Europak mezularitza aplikazio handien arteko interoperabilitatea behartzea, eta horrela, abstraktoan, oso albiste ona iruditzen zait.

Baina aldi berean, Whatsappetik atera nintzen ez nuelako nahi nire komunikazioek Facebooken eskuetatik pasatzea. Eta klaro, orain Whatsappetik Telegramera edo Signalera idatzi badaiteke, eta alderantziz ere bai, baaa... 🤔

Ikusi dut Whatsappen erabiltzaileak blokeatu ahalko duela interoperabilitatea. Besteetan ere hala izango da, ezta? 🤔

@joxe "Ikusi dut Whatsappen erabiltzaileak blokeatu ahalko duela interoperabilitatea." Ze argudiorekin erabiltzaile batek blokeatuko luke interoperabilitatea???

Programa (WhatsApp, Signal, Telegram) beharrean, protokoloan aurrera pausua ikusten dut, interoperabilitatea lortuz.

Hemen ere Internet "kakazten" ibiliko dira?

Ene! Nola aldatu diran gure ohiturak, lehen askoz gehiago deitzen genuen, batzuetan SMS labur bat ... baino oraingoan arraroena deiak egitea eta jasotzea da.

@bertol Protokoloa gehituko diote Whatsappi, baina bere pribatiboari uko egin gabe, eta orduan Whatsapp ersbiltzaileak izango ditu lehen mailako eta bigarren mailako kontaktuak.

Formula ezaguna da. Applek Estatu Batuetan aplikatzen du Facetime eta SMSen arteko interoperabilitatearekin. Puxika berdeak eta puxika urdinak. Inork ez du bigarren mailako puxika urdina izan nahi.

@joxe laburbilduz, interoperabilitate eta demokratizazioa, gezur bat izango da. Facebook eta enpresa handiek gure datuekin dirutza egiten jarraituko baitute.

@bertol ome, aurrekariak ikusita ez dut uste orain bat-batean Facebook egun batetik bestera irekitasunaren heroi berria bilakatuko denik. Legea aprobetxatuko dute datu meatzaritzan sakonago sartzeko. 'Baina, eh, balio du, app batekin egiten ari naiz eta!'

Jarraitu

@joxe @bertol nik ala ere nereari eutsikp diot, utikan Facebook taldeko ezerri.

@AVU_Osoro @bertol bai, baina galdera da: aukera egongo da Whatsapp ez beste appetan interoperabilitatea amatatzeko? Nik ez dut nahi inor iristea nigana Facebooketik pasatuta. 🤔

@joxe @AVU_Osoro @bertol bai. Denek bete beharko dute legea bardin. Hori bai, #Telegram.en premium bazara izango duzu aukera 😃

@bihar @AVU_Osoro @bertol bueno, benetan ez zait axola ordaintzea, enpresaren etekinak zeharkako beste bide batzuetatik lortzeko tentazioari eusten laguntzeko modua ere bada...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea