EAEko hezkuntzan digitalizazioa bai baina gutxi ikasita. Eduki azpiegitura bateratu, kolaboratibo eta libre bat sortu beharrean, jatorri ezezaguneko ehundaka tresna komertzialetan (Kahut, Canva, Genially, Timeline, Screencastify...) barreiatutako edukiak,

askotan doako bertsio mugatuetan, bakoitza bere tresna partikularrean, lan berdina 200 irakasle 100 eskolatan errepikatzen (alboko gelakoarekin partekatzea ere ez askotan), berrerabilpena ia 0 eta lizentzia ez-libreak bultzatuz (NC ez da librea) es.wikipedia.org/wiki/Archivo:

Zergatik erabiltzen diren tresna horiek eta ez formatu eta biltegi libre bat? Bada, "flusti-flusti"-engatik: animazio, botoitxo koloredun eta aukera "aurreratuengatik", diseinu "ganberroak" egiteko, ikasleentzat "erakargarriago" izango direlakoan.

Ez ote dago screencastak grabatzen dituen software librerik? Ez ote gara Kahut bezalako aplikazio bat garatzeko gai EHn? EAEko hezkuntza sailak ez ote du biltegi bateratu bat eta kudeatzaile talde bat liberatzeko baliabiderik?

Ze, gauza bat da proiektuka lan egitea, irakasleen sorkuntza ahalmenak bultzatzea, eta beste gauza bat da urtero LH1-eko kaligrafiako fitxak prestatzen ibili behar izatea.

Jarraitu

@garaolaza Erabat ados * 1000000.
Agian helburua da irakasle bakoitza "aintzindari" sentiaraztea da 😅.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea