"Iparraldean dena lauburuak eta ikurrinak, euskaraz iñor ez" dioen EAE-ko Euskaldun jatorrari pista batzuk. 🧵
Jakin...
- EHZ (musika festibal bat) SORRERATIK bertako produktore eta enpresekin lan egiten duela, euskaraz egiten dela. EAEn ez bezela komun lehorrak aspalditik erabiltzen direla.
- Zure Hezkuntza sailak "zabor"/"zahar" deituriko eramangarriak berpiztu eta martxan jartzen dituztela SEASKAn.
(Haria)

Jarraitu

- EHLG agroekologiaren aldeko elkartea bertan dela, esplotazio txikien alde eta salmenta prezio duinen alde burrukan URTEAK daramatza, Euskaraz.
- Euskal Moneta bertako moneta, mota horretako moneten artean diru gehien mugitzen duenetakoa da.
- TXIRRINDOLA elkarteak bizikleta zaharrak eta errepuesto piezak berriro saltzen ditu, prezio herrikoietan.1000 bazkide Baionan
- KUXKUXTU txaranga EHko zaharrenetakoa Urruñakoa da.
Etxea ezagutu, kanpora joan aurretik!(ahaztutakoak gehitu)

@AVU_Osoro bertze batzuk:
Alternatiba (klimaren aldeko mugimendua), Bihar (trantsizio ekosozialerako formakuntza), Alda (etxebixitza eskubidearen alde), I-Ener ta Enargia, Konpon Txoko, Sugarai, Biharko Lurraren Elkartea, ELB sindikatua, Aldudarrak Bideo, Etxalde, Lurtzaindia, janari denda kooperatiboak (Otsokoop, Hendaiakoop, Larrunkoop, Arruntzakoop, Olakoop...)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea