@bixardune arrabio bioniko bat agian?😉
@mikelgs @AVU_Osoro @bixardune @gontxatorre Bai, ni ere uhandrea delakoan nago #KaleNatura
@aldatsa @mikelgs @AVU_Osoro @gontxatorre Normala ni nahastuta ibiltzea:
Drogotariko Hiztegiaren arabera, arrabio esaten zaie izaki txiki eta pozointsuei, oro har (lupu ere entzun izan dut gaitz/pizti/izaki higuingarriei esateko), baita gure laguntto arre bikortsuari ere.
Gaztelaniaz, DRAE-k dio 'salamandra' batik bat horibeltzari esaten zaiola, baina 'tritón' esateko ere balio ei duela (azpisarrera gisa dakar).
Txunditzen naute izaki bizidunen herri izenen txolopote hauek!
@mikelgs @AVU_Osoro @bixardune uhandre palmatua
@gontxatorre @mikelgs @AVU_Osoro Eskerrik asko identifikatzeagatik, baina jakingo zenuke esaten zer/nola arra(b)io dabil ur masa garbirik gabeko ingurune metropolitar honetan??? Eta argi gera dadila poztu egiten nauela, ikaragarri, gainera... baina...
@bixardune @mikelgs @AVU_Osoro barkatu hain hotz erantzuteagatik, berandu ikusi nuen, lo egiteko gogoa...
Bada, ingurua hain urbano, lehor eta zikina bada, ez da normala. Azken asteetako euriteen ondorioz menditik behera etorritakoa, beharbada? Artxandako inguruan animalia honentzako aproposa den tokiren bat ez dago? Baso, putzu, mendiko bide...
Izenari dagokionez, toki batzuetan uhandreari arrabio esaten zaiola badakit (Hernaniko anfibio eta narrasti en luburuzkan hala azaltzen da)
@AVU_Osoro @bixardune arrabioa baino, uhandrea ezta, @gontxatorre ?
Dordoka ninjen laguna izango da 🤪