Jarraitu

@Luukanikos@mastodon.eus @abaraska @a_mento @desertorea @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko
Nire ustez arazo handiena deszentralizazioa ez dugula ulertzen. Hau da, hezi gara aplilazioak itxiak direla ikusiz (elkar harremandu gabe), eposta beti izan da deszentralizatua naiz gmailek indar handia duen.
"jendea hor dago" argumentuak indar handia du, zerbait galduko ote dugun beldur.

@AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko Matrix gomendatzen dut oso erraza delako Element instalatzea, matrix.org kontu bat irekitzea eta berau erabiltzea. Benetan, oso erraza.

➡️ Element instalatu element.io/download
➡️ Matrix kontu bat sortu matrix.org/docs/chat_basics/ma

Baina zure inguruan zenbat pertsonek erabiliko dute? Horra gakoa.

Instantzia euskaldunen inguruan, nik bai esango nuke erabileran laguntzen dutela.

@desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko "zailtasuna"rena ere erlatiboa da. Zenbat jendek erabiltzen ditu VPNak (zer diren ere jakin gabe) futbol partidak ikusteko? Motibazio argi bat edukitzea bezalakorik ez dago!

@desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @trikutik @izarkom @izarobasurko Bestalde, ingurukoei Matrix edo XMPP gomendatzea niri ere zail gertatzen zait espreski horretarako "kontu bat sortu behar dutelako", eta Wsp/Telegramekin ez (berez bai, baina UXa da ezetz). Baina kontxo, Instagram edo Tiktok erabiltzeko pausoak berdinak dira (aplikazio bat deskargatu + kontua sortu), eta inork ez du esaten superzaila denik.

@desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @izarkom @izarobasurko baina funtsean ados diozunarekin @trikutik, arazoa erabaki indibidualetan BEZAINBESTE dago inertzia ez-osasungarrietan. Guztia batari egoztea bestea ahaztuta, partziala da eta ez bidezkoa.

@miren @desertorea @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @mikelgs @izarkom @izarobasurko bueno, hain erraza ere ez da 😔 Nire esperientzia super etsigarria:
1) Joan nintzen Element instalatzera. Ba, ez dit uzten Play Storetik, eta F-Droidetik ere ezin dut. 😡 Zergatik? Ez dut asmatzen jakitea 😔

@miren @AVU_Osoro @Luukanikos @abaraska @a_mento @izarkom @izarobasurko
2) Kontua sortzera joan eta aukeran ez dakit zenbat zerbitzari (?). Horrela behar du, baina horrek berak 'beldur' moduko bat sortzen du, ezjakintasunagatik seguru. Zein dira? Zein hartu? Fidatzekoak dira?... Horretan, adibidez, uste dut lagunduko lukeela gertuko bat egoteak, @desertorea​k esan zuen bezala. Eta @mikelgs​ek esan bezala, ea @izarkom edo beste norbait animatzen den.
Erraz jarri behar da. Oso erraz

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea