🤖 Canta aplikazio interesgarria da #Android erabiltzaileontzat: Gure gailuan dugun edozein bloatware (Google aplikazioak barne), root baimenik gabe, desinstalatzea ahalbidetzen digun tresna da.

Canta (Uninstall any app without root!)
f-droid.org/packages/org.samo_

Erabiltzen hasi orduko Shizuku instalatu eta konfiguratu behar da, baina berak gidatzen gaitu pausoz pauso eta oso erraza da.

Shizuku (using system APIs directly with adb/root privileges from normal apps)
f-droid.org/packages/moe.shizu

Jarraitu

@desertorea Barkatu David, lehen paragrafoa hitz ez teknikotan azaltzerik?
bloatware eta root baimenak...🤷Eskerrik asko

@AVU_Osoro noski. 🤓

Fabrikatzaileek gure gailuetan seriean instalatzen dizkiguten aplikazioei "bloatware" deitzen diegu eta, besteak beste, disko gogor edo memorian lekua betetzen dute en.wikipedia.org/wiki/Software

Root baimenak ematea Android gailu bati ahalik eta pribilegio gehien ematea esan nahi du, saldu zuen fabrikatzaileak ezartzen dituen mugak saihestuz. Jabeak gailuaren kontrol osoa izan dezan. Baina teknikoki konplexua da, eta ez da edonork egiteko aproposa.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea