Hilabete daramat #HeliBoard teklatua erabiltzen nire androide guztietan eta oso atsegina zait. Software librea da eta gomendagarria iruditzen zait.

Euskarazko hiztegia #SoftwareLibreZalantzak Matrix gelan/Telegram taldean partekatu zuen erabiltzaile batek eta itzel dabil (#AnySoftKeyboard-ek erabiltzen duen berdina da).

⌨️ Teklatua hemen aurkitiko duzue f-droid.org/packages/helium314
📖 Eta euskarazko hiztegia hemen t.me/SoftwareLibreZalantzak/14

(Nire kolore eskema #eigengrau kolorean oinarritu dut. 😆)

Jarraitu

@desertorea burrukan ari naiz zuk bezain "garbi" uzteko, ez dut lortzen jeje

@AVU_Osoro kar, kar, kar. Zer da kendu nahi duzuna? Letren gainean dauden sinboloak?

@desertorea ez dakit nola baina letrak garbi, orain goikaldeko "tresna barra" kendu nahiko nuke jeje

@desertorea @AVU_Osoro nik denbora berdina daramat, talde berdinean izan nuelako bere berri. Argi dago HeliBoard moldagarriagoa dela.

Hasieran kentzeko zorian egon nintzen AnysoftKeyboarden kurtsore teklak faltan botatzen nituelako, baina gero hemen swipe horizontalarekin kurtsorea mugitu nezakeela konturatu nintzen eta ondo.

Tresna-barrak ez dit trabarik egiten. Ditudan 4 hizkuntzetatik alfabetoa (QWERTY) darabildanean bakarrik (Lekittar idazteko), baina besteak gehiago erabiltzen ditut.

@txopi @AVU_Osoro nik gauza bakarra bota dut faltan: #datraolat. AnySoftKeyboard-en d letran zegoena. Bestela super gustura HeliBoard-ekin eta itxurak erraz moldatzeko duen aukerarekin. 🙂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea