SUV kotxe gidari/jabeentzat urteroko psikoteknikoak noizko?

@AVU_Osoro @birasuegi Azken bi egunetan ezin izan dut itzaletan aparkatu, kotxea bi leku hartuz utzi duten kaiku pare baten erruz

@aldatsa @AVU_Osoro @birasuegi Dilista bat edo bi ipini gurpilen balbuletan. 10 segundo baino gutxiago behar dira bakoitzeko. Trikimailua: dilistak balbularen tapan jarri, ez balbularen ahoan.

Poesia hutsa da: dilista xumeak hi-tech tankea indargabetzen. Inor kaltetu barik. Arrisku barik. Baina putadatzarra, ziurtatua.

Hau guztia lagun baten lengusuaren auzoari urrunetik entzunda, jakina. Nik ez nieke sekula halakorik egingo Amaz-Oneko furgonetei, aparkatzaile ezgaiei edo luxuzko kotxeei...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea