@birasuegi gaintxurizketako tren geltoki ondoan, Errenteriako norabidean, Errekalde Hotelaren parean, badirudi bidea gurutzatzen saiatu dela hotela dagoen alderantz.

Bertako bizilagunak urteak daramatzate pasabide segurua egiteko aldarrikapena egiten, azkenengoz leku berean 18 urteko neska bat zendu zen.

@anabasa Bai, Don Boscoko ikaslea hil zen tokian beraz... Utzikeriaren ondorioz gertatutako heriotza. Don Boscoko mugikortasun ikasleek lan bat egin zuten egoera hobetzeko eta GFAko arduradunei entregatu zieten.
@AVU_Osoro
oarsoaldea.hitza.eus/2023/03/1

@birasuegi @anabasa Oso larria da, azpiegitura diputatu bat egoteaz gain, hamaika teknikari daude, eta ez dute ezer egin, argazkirako ez ei da nahiko erakargarria azpiegitura hori (berdin zait, zubia, semaforoa,...).
Ez sinistekoa da,zerbaiten ardura izan, urtero hildako bat mahai gainean,eta konponbiderik ez.
Familiari babesa ados, baina ez genuke horrelako hilketaz hizketan ari 2024an, oinezkoak gutxietxita daude sail horretan. Eta ez ahaztu,DENOK GARA OINEZKO. (esan behar nuen,barkatu)

@AVU_Osoro @anabasa Bereziki terriblea egin zait "istripua" non izan den konfirmatu eta Hitzako erreportajea berriro irakurtzea. Don Boscoko ikasleek ikaskidearen hilketari erantzunez egindako lana Diputazioko kaxoi batean ahaztua.
Herritarren lanari mespretxua.
Hildako bat gehiago.
Arduradunik ez.

Jarraitu

@birasuegi @anabasa Kaxoi berdinean 1000 txosten egongo dira. Ander Kortazar arkitektuari entzun nion, errepide departamentua zela Gipuzkoako garapenerako oztopo nagusi.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea