Jarraitu

Oporretan konturatzen ari naiz, Gauez zenbateko zarata jasaten dugun, nire kasuan Lezon.

@AVU_Osoro urte askoz Jaizkibel hiribidean bizitutakoa naiz, liburutegitik gertu, portua eta errepidea lagun. Orain Auñamendin bizi gara, goiko aldean. Hona etorri nintzenean gehien arritu ninduena auzoko isiltasuna izan zen, aldea izugarria da.

Zoritxarrez gurea ingurune oso zaratatsua da bai.

Segi ongi!🚴🚴

@anabasa @AVU_Osoro Berdin. Txikitatik N1aren alboan bizitu naiz, lehenik Iztietan eta gero Matxainen papeleraren aurrean, gero emantzipatua Olibeten trenbide parean eta erdigunean, denak kale zaratatsuak. Udara Zubietan pasatzen nuen eta lehen egunetan beti lo egitea kostatzen zitzaidan isiltasunagatik.
Orain egia esan Gaztañon Arramendi ondoan bizi gara eta oso lasaia da, txoriekin esnatzen naiz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea