Gabon, fedibertsolariak!

Badakit oraindik urte amaiera urrun dagoela, baina pentsatu dut Pixelfedeko argazkiekin egutegi bat egin dezakegula 2025erako, eta agian balio dezake proiektua zabaltzeko.

Nire argazkiekin eredu txiki bat egin dut, ea zer iruditzen zaizuen.

drive.google.com/file/d/1EQnVB

@mikeletxeberriaokariz @Jokin_PA ze ederra!!! Ez naiz oso argazkilaria, baina oso garaiz egin duzu proposamena!

Saiatuko naiz!

Kasualitatez #Mosstodon argazki hauek atera nituen herenegun

@mikelgs @Jokin_PA lehen proposamena nire argazkiekin egin dut eskura horiek nituelako, baina asmoa zerbait partehartzaileagoa egitea da, noski! Nik uste polita geratu daitekeela.

Eta testuren bat jarri daiteke, fedibertsoa dibulgatzeko...

Martxa honetan gainera hilabete bakoitzean instantzia baten berri eman daiteke asko daude eta!

@mikeletxeberriaokariz @mikelgs @Jokin_PA ideia bikaina iruditzen zait!

Agian zerbait herrikoia eta parte-hartzailea egin genezake. Adibidez, traol bat asma dezakegu, parte hartu nahi duen pertsona orok bere argazkiak traol horrekin etiketatzeko. Azarorako atsegin gehien lortzen dituzten 48 argazkiak hartzen ditugu eta, azkenik, 48 argazki horiekin inkesta bat egiten dugu egutegian sartu beharreko 12ak aukeratzeko. Zer deritzozue?

@desertorea @mikeletxeberriaokariz @mikelgs @Jokin_PA gure aldetik eta @abaraska|tik ere laguntzeko prest zer nahi antolatzen dela ere. Mikel, zuk aukeraketa prozesurako zerbait bazenien jada buruan?

@pixelfed @desertorea @mikelgs @Jokin_PA @abaraska Zerbait partehatzailea izatetik harago ezer gutxi pentsatu dut, nahi duten guztiek euren argazkiak egutegian jartzeko aukera emango nuke, ez naiz ni lehiaren oso zalea, baina ez dakit nola bideratu oso ondo... Agian egin daiteke 13. hilabete bat eta hor argazki collage bat egin jende askok nahi badu... Ez dakit.

Dabiden ideia aproposa izan daiteke.

Jarraitu

@mikeletxeberriaokariz @pixelfed @desertorea @mikelgs @Jokin_PA @abaraska
asko flipatuta, Durangorako presr balego... Dena abantailak
- Plaza ona, saltzeko/zabaltzeko.
- Lortutako dirua Abaraskako gastuei aurre egiteko, balia daiteke.

@AVU_Osoro @pixelfed @desertorea @mikelgs @Jokin_PA @abaraska bai horixe bera nuen buruan, dirua zerbitzariak dituztenei bideratzea. Eta durangorako izatea ederra litzateke, bai!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea